Dendariendako jardunaldiak, gaur Kulturaten

Ubane Madera 2009ko urr. 19a, 13:36
Gaur (astelehena) Arrasaten Gipuzkoa Market proiektua aurkeztu behar dute. 14:00etan, Kulturaten egin dute hitzordua. Besteak beste, Interneten dendarien presentzia bultzatzen laguntzeko zerbitzua eskaini gura dute Gipuzkoa Market ekimenaren bitartez, uste dutelako oso garrantzitsua dela bide hori dendariendako.

Bezero berriak lortu eta salmentak areagotzeko, lehiakortasuna lortzeko Interneten marketin-teknikak erabilita, bezeroekin harremanak sendotzeko eta beste abantaila izateko "oso garrantzitsua da" Interneten egotea Gipuzkoa Market ekimenekoek dioten moduan.

Hori horrela, webgune propioak izateko aukera zabalduko diete dendariei, doan. Eta doako bestelako zerbitzu batzuk ere eskainiko dizkiete.

Diputazioa eta Bakundea

Gipuzkoako Bazkundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak batera abiarazi dute Gipuzkoa Market proiektua, “Gipuzkoako saltoki eta profesionalei IKTetarako sarbidea izan dezaten laguntzeko, hartara negozioak hobetzeko aukera izan dezaten. Bereziki, baliabide jakin batzuk jarri nahi dituzte haien eskura, Interneten bidez marketin-ekintzak gara ditzaten”.

Informazio gehiago eskuratu gura izanez gero, gaur dago aukera, Kulturaten, 14:00etan. Hori bai, beharrezkoa da izenematea berrestea info@gipuzkoamarket.com helbide elektronikora bidaliata honako datuak: zein jardunaldira joan nahi duzun, negozioaren izena eta bartaratuko direnen izen abizenak idatzi. Aurkezpenak 30 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak