Denda berria zabalduko du Emausek Zaldibarren

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko ira. 23a, 18:25
Emausek denda lekuz aldatuko du. Orain artekoa itxi eta denda berria irekiko dute Zaldibarren, datorren urriaren 1ean. Hobeto egokituta dagoen lokal batera eramango dituzte gauzak; eta, era berean, "irudi komertzialagoa eta eskuragarriagoa" izango duela azaldu dute Emauseko ordezkariek.

Orain dela urtebete irekitako lehen denda itxi egingo dute, hortaz; horretarako, eskaintza berezia egiten dabiltza egunotan: bost arropa, bost euroren truke.

Arrasateko Udalarena den lokal berriak erakusleihoa izango du eta sarrera egokia.

Gizarte erakundea da

Urtebete da Debagoienean Emausek lehenengo denda ireki zuela; hain zuzen, Gipuzkoan duen horrelako bosgarren denda. Beste bi denda ditu Asturiasen.

Denda horien helburua da: gizarte talde gutxietsiekin konpromisoa, hondakinen sorreran prebentzioa erraztea eta kontsumo arduratsua posible egitea. Helburu horiek kontuan hartuta, balorazio positiboa egiten du Emausek. "Inmigranteak, pertsona nagusiak, edo baliabide gutxikoak, geroz eta konpromiso gehiago duten gazteekin nahasten dira", diote Emauseko ordezkariek.

Sindesperdicio markako produktuak

Esan behar da Arrasaten egiten direla Sindesperdicio markako osagarriak, Udalaren laguntzarekin. Dendan bertan eta internet bidez saltzen dituzte produktuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak