Demokrazia Ekonomikoari buruzko II. Topaketa transnazionala

Usoa Agirre 2010ko mai. 27a, 12:45
Maiatzaren 28an, egubakoitza, egingo da topaketa Arrasaten, Kulturaten. Goizeko 10:00etan hasita 18:30ak arte hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak... izango dira kooperatibismoaren inguruan.

Jardunaldiko hizkuntza orokorra gaztelania izango da hizlariek hizkuntza hori erabili behar baitute.  Hala ere, euskara presente egongo da eta mintegi bat ere antolatu dute euskaraz Euskal Herriko kooperatibismo eredua, honen berrikuntzan eta etorkizuneko ibilbideak eta hau osorik euskaraz izango da.

  • 10:00 Ongi-etorria.
  • 10:30 Aurkezpena eta Demokrazia Ekonomikoari buruzko I. Topaketaren testuinguruaren azalpena.
  • 11:00 Hitzaldi azkarrak (10 min) kooperatiba eredu ezberdinen gainean.
  • Baieztatutako hitzaldiak
  • 13:00 Ekintzailetza eta kooperatibismoa.
  • 14:00 Bazkaria
  • 16:30 Tailerrak – Eztabaidak
    • Kooperatiba ereduari kritika eta hurbiltze berriak
    • Euskaraz! Euskal Herriko kooperatibismo eredua, honen berrikuntzan eta etorkizuneko ibilbideak
  • 17:30 Bateratze-lana
    • Badago adostasunik? Gutxieneko puntuak?
  • 18:30 Poteoa eta afaria
http://democraciaeconomica.net

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak