Gaurkoa da, justu uda osteko oposizio lehiaketetan jende gehien erakarri duen lanpostua, esandako moduan, 154 lagun zeuden-eta onartuta.
Hala ere, 45 bakarrik etorri dira, eta gehienak, gainera, ezagunak, Arrasatekoak, hain zuzen. Edozelan ere, Bizkaia ingurutik etorritakoren bat ere badabil azterketa egiten.
Ezustekorik ez bada, gaur bertan jakinaraziko dute azterketa zeintzuk gainditu duten eta zeintzuk ez. Udalaren webgunean argitaratuko dute hori guztia.
Oposizio lehiaketekin bukatzeko, urriaren 28an izango dute azterketa peoi izan gura dutenek.