Pintura lehiaketari dagokionez, sari sorta erakargarria prestatu du Arrasate Margo Taldeak, are erakargarriagoa bizi dugun krisi garaian: 600 euro aurrenengoarendako; 400 euro hurrengo biendako eta 300 euro haien osteko biendako.
Arrasatear margolari onena ere sarituko dute beste 300 eurorekin, eta bigarrena 15ekin. Eta gazteei dagokienez, margo kutxa bana emango diete 17 urte artekoetan bi onenei eta beste horrenbeste 13 urtekoei.
Alde zaharrean, derrigor
Pintura lehiaketarako gai eta teknika mota aukerakoak izango dira, eta parte-hartzaileek eurek erabakiko dute non egin gura duten lana; hori bai, derrigor egin beharko dute Arrasateko alde zaharrean.
14:00etan bukatuko da lanak entregatzeko epe. Eta epaimahaiak egunean bertan jakinaraziko du irabazleen zerrenda. Sariak 14:30ean banatuko dituzte Harresi aretoan.