Defentsan eta erasoan huts egin zuen MUk Iruñean

Mireia Bikuña 2009ko aza. 15a, 15:34
Javi Zurbanoren taldeak 87-60 galdu zuen Viajes Marfil taldearen kontra.

Defentsan eta erasoan lan eskasa eginez, Mondragon Unibertsitateak ez zuen aukerarik izan Viajes Marfilen kontrako partiduan. Lehen laurdenean nahiko ondo jokatu zuten arrasatearrek, baina azken minutuetan defentsan egindako hiru hutsengatik sei puntuko aldea atera zien Viajes Marfil taldeak.
Bigarren laurdenean defentsa indartu zuten nafarrek, eta MUri erasoko ideia guztiak agortu zitzaizkion. Hala, atsedenera 14 puntu atzetik heldu ziren (46-32).

Itxura hobea, joko berbera

Atsedeneko demandaren ondoren, MUk hobeto jokatu zuen. Aldaketa batzuk egin zituzten, eta itxura hobea eman zuten, baina ez zen nahikoa izan lehia irabazteko. Laugarren tartearen hasieran 15-2ko partzialarekin erabakita utzi zuten lehia nafarrek.

Partidu bukaeran Paulek, Igorrek eta Gorkak defentsan egindako lana azpimarratu zuen Zurbanok. Era berean, Zuhaitzek erasoan, eta gazte mailako Andonik egindako lana azpimarratu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak