Defentsa ona erakutsiz eta erasoko jokoan lasai jokatuz, erraz irabazi du Mugarrik

Jasone Zabala 2009ko martxoaren 8a

Azken emaitza estua izan den arren, erraz irabazi dute Edu Orgazen mutilek Urdanetaren kantxan (21-26). Talde bizkaitarra azkena da sailkapenean eta zaila izango dute maila eustea.

Hala hasierako minutuetatik kontrolpean izan dute partidua nahiz eta erasoko jokoan zailtasunak izan dituzten arren, arrasatearrak defentsan ondo aritu dira. Ford Mugarri jokalari gutxirekin joan da Loiuko taldearen aurka jokatzera eta aldaketa bakarra egin ahal izan dute partidu osoan zehar. Dena den, Orgaz saiatu da erasoko jokoan bi pibotekin jokatzen: "Kostatu zaigu partiduan sartzen; azkar ipini dugu jokoa gure alde eta nahiko errez irabazi diegu", adierazi digu Orgazek. Aurten mailari eustea lortu dute dagoeneko arrasatearrek eta egoera horretan motibazioa beste bat izaten da: "Egia da motibazioa beste bat izaten dela halako egoeretan, baina nahiko erraz sartu gara partiduan, gainera Urdulizekoak sailkapeneko azken postuan doaz eta beraiek ere badakite nahiko zaila izango dutela aurten mailari eustea".

Datorren astean Askartza

Datorren astean Askartzaren bisita izango dute Iturripe kiroldegian; bizkaitarrak aurkari gogorrak izango dira dudarik gabe Orgazen mutilendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak