Larregi fidatu ziren
Bigarren laurdenean larregi fidatu ziren etxekoak; hori dela-eta La Sallek tartea murriztu zuen: 37-31. "Bigarren laurdenean taldeak behera egin du eta arazoak izan ditugu", azaldu zuen Josu Larreategi entrenatzaileak.
Talde gaztea
Bigarren zatian, baina, taldeak erritmoa hartu zuen eta arazo barik gailendu ziren. Larreategi pozik zegoen jokalariek egindako lanarekin: "Talde gaztea izanda, jokalariek egiten duten esfortzua nabarmenduko nuke. Esperientziarik ez dute, baina ahal duten guztia egiten dute".