Debagoiendarrak Gipuzkoako Kantu txapelketako finalean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko azaroaren 9a

Donostiako Antzoki Zaharrean izango da domekan, 18:00etan, Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatutako Gipuzkoako XIII. Euskal Kantu txapelketa. Taularen gainean lehiatzen debagoiendarrak izango dira, hain zuzen ere zapatuan Arrasaten izan zen saioan txartela eskuratuta: bakarlari moduan, Bea Azurmedi arrasatearra eta Amy Kerkhof bergararra; bikote moduan, berriz, Eneritz Urrutia eta Maialen Arratibel arrasatearrak; eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako Maddi Iregi eta Maite Galdos. Antolatzaileak kontatutakoak segidan entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak