Datorren astean zabalduko dute Ferrerias kaleko plaza berria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko uzt. 9a, 12:38
Abuztuko oporren aurretik zabalduko dute Ferrerias kaleko plaza berria. Hala, Erdiko kaleak eta Ferreriasek beste lotune bat izango dute laster. Udaleko Hirigintza Sailak jakinarazi du datorren astean zabalduko dutela plaza berria, baina oraindik ez dute data zehatza ziurtatzerik izan.

Izan ere, obrekin amaitzeko azken erremateak falta dira: oraindik argiteria publikoa egokitu behar da eta barandak jarri behar dituzte, besteak beste.

Bi kaleak, maila berean
Pazko astean hasi ziren lanekin. Hain zuzen ere, apirilaren 6an sinatu zituzten obrak hasteko aktak. Lanak  Asmatu S.L. enpresa zuzendu ditu eta Udalak Construcciones Etxaide S.A. enpresari esleitu zion obra. Lau hilabeteko epea zehaztu zuen Udalak, eta beraz, lanak ondo joan dira, atzerapen aipagarri barik.
Plazatxoak 300 metro koadro inguru ditu, eta 18 metro inguruko zabalera. Eserleku eta lorategi txikiekin plaza txikia utzi dute, eta alboetan berdegune txikiak jarriko dituzte –gerora udal ekipamenduetarako erabiliko dira–. Hala ere, obraren alde garrantzitsuena da bi kaleak lotzeko pasabidea jarri dutela. Obrekin hasi aurretik metro eta erdi inguruko altuera jaitsi eta Erdiko kalea arrapala eta eskailerekin maila berean jarri dute. Materialari dagokionez, harria, harlauzak eta egurra erabili dute.

Erabiltzaileak ditu dagoeneko
Hirigintza Sailak jakinarazi du "zenbait herritarrek" erabiltzen dutela pasabidea: "Aste bukaeretan batez ere, obrako hesia zabaldu eta plaza zeharkatzen dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak