Datorren astean argitaratuko dituzte Udalerako oposizio lehiaketako oinarriak

Ubane Madera 2010ko ots. 11a, 09:41
Arrasateko Udalak 18 lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoa egin behar du. Oposizio bidez bete gura ditu 18 lanpostuok, eta horietako 15era, gainera, baldintzak betetzen dituen edozein aurkeztu ahal da, lanpostu libreak direlako. Gainerako hiru lanpostuak barne-promozio bidez beteko dituzte.

Denetariko lanpostuak egonkortu gura ditu Arrasateko Udalak lan eskaintza publiko horren bitartez: hiru gizarte langile, bi liburuzain laguntzaile, bi udaltzain, administraria, Ingurumen Eskolako irakaslea, ehorzlea, peoia, AUKEAko gerentea, Gizarte Zerbitzuetako Teknikari-burua eta aobretako ikuskatzailea.

Oposizio horietara aurkeztu ahal izateko baldintzak edo oinarri-arauak datorren astean zintzilikatuko dituzte Udalaren webgunean. 

Azterketa batzuk uda aurretik

Oposizio lehiaketaren gutxi gorabeherako egutegia honako hauxe izango da: oinarriak webgunean argitaratu eta hilabete ingurura zabalduko dute izenematea. Gero, 20 eguneko epea izango da izena emateko. Oposizioetako azterketei dagokienez, berriz, asmoa da “batzuk behintzat uda aurretik egitea”. 

Lanpostu kopuru handia da Udalak bete gura duena, baina horrek ez du esan gura Udalaren lan-taldea handitu egingo denik, emandako xehetasunen arabera, “Udalak erabaki du lan-taldea finkatu egin behar dela eta horrexegatik egingo du deialdi publikoa”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak