Ekainarekin bat berpiztu egiten dira Iturbide Egoitzako egoiliarrak: urteko irteera, Nagusiaren Astea, Sanjuanak… badute bai, urteko tristurak ahaztu eta gozamenerako tarte handiagoa hartzeko aukera.
Bihar bingoa
Gaur, eguena, Koldo musikariaren vals, pasodoble, cumbia eta antzekoek girotu dute egoitza. Atzo, berriz, Getxon izan ziren, urteko irteera egiten. Eta astea borobiltzeko, bihar goizean oraingo asteko ekintzen argazki erakustaldia izango dute eta arratsaldean bingo berezia jokatuko dute, opari eta guzti.