Batetik, dantzak erakutsiko dituzte, erromeriako dantzak, hain zuen ere, Lore Gazteak dantza taldearen eskutik. Eskolak izango dira maiatzaren 30etik ekainaren 20ra, egubakoitzetan, 19:00etatik 20:30era. Prezioa, berriz, da 12 euro, 6 euro ikasle edo langabeendako.
Bestetik, dantza garaikidea ikasteko eskolak ere izango dira, Maite Albesen eskutik. Kasu horretan eskolak izango dira ekainaren 9tik uztailaren 16ra bitartea, astelehen eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:00etara.
Eta hirugarren ikastaro bat ere izango da aukeran, bitxigintza ikastaroa. Dunixe Royok emango du eta izango da uztailaren 3tik 24ra bitartean, eguenetan, 19:00etatik 21:00etara.
Azken bi ikastaro horietan, matrikula ordaindu beharko da 20 euro, 12 langabeek.
Izena emateko, Gazte Bulegoan bertan egin daiteke, telefonoz ere bai (943252065) edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net helbidean. Ahalik eta lasterren egitea komeni da.