Dantza maratoia eta surf ikastaroa, gazte txokoen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko urr. 11a, 11:55
Txatxilipurdik kudeatzen dituen Gazte txokoak eskaintza berri batekin datoz oraingoan. Asteon eta datorren astean dantza maratoia eta surf ikastaroa egingo dute. Lehena Kulturaten izango da, eta bigarrena, berriz, Zarautzen, bertako surf eskolarekin batera.

Zapatuan, urriak 16, Dantzatu edo sutara ekimena egingo dute. Lander Juaristi Txatxilipurdiko dinamizatzaileak azaldu duenez, Kulturatera joaten den gaztetxoak dantza egin beharko du: "Asmoa da Kulturate dantzan jartzea, hurbiltzen diren gaztetxo guztiak dantza egin dezatela. Ezin da ikusle moduan joan", dio.
Gazte txokoetan oso arrakastatsua den Just dance jolasa egingo dute eta bakarka zein taldeka, talde onenari sariak emango dizkiote. Lehiaketa itxura ere izango du, beraz. Horrela, Juaristik dioenez, gaztetxoak ekimenean inplikatzea bilatzen dute antolatzaileek.

Datorren astean, surfa
Bestalde, urtero moduan surf ikastaroa egingo dute. Urriaren 23an joango dira Zarautzera eta bertako surf eskolakoekin batera surfa ezagutzeko aukera izango dute gaztetxoek. Surfa egiteaz gain bertan pasako dute eguna. Irteerarako izena emateko Gazte txokoetan edo Gazte bulegoan eman behar da izena.
Garibaiko geltokian elkartuko dira irteteko, 9:15ean. Prezioa izango da 12 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak