Dantza, Gorritiren animaliak eta gastronomia Meatzerrekan

Mirian Biteri 2009ko ots. 2a, 12:42
Arrasateko Meatzerreka auzoan San Baleixo jaiak ospatu dituzte aste bukaeran. Jaiak ondo ospatzeko adin eta gustu guztietarako ekintzak egin dituzte.

Jaiak hasteko, esaterako, egubakoitzean auzo afaria egin zuten Mietzerreka elkartean. "Guztira 55 lagun elkartu ginen eta auzo giro aparta izan genuen", azaldu zigun Inazio Zuazubizkar Meatzerrekako auzo alkateak.

Zapatu arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Gorriti eta bere animalien ikuskizuna izan zen elkartearen aurrealdean. "Pottokak, zezen txikiak eta beste hainbat animali ekarri ditu Gorritik", ezan zigun Zuazubizkarrek. Hara joandako lagunen iritziz, ekitaldi arrakastatsua izan zen Gorritirena. "Lagun asko etorri dira Gorriti ikustera; auzoko umeez gain, kalekoak ere etorri dira", gogoratu du auzo alkateak.

Mus txapelketa eta dantzaldia

17:00etan mus txapelketa jokatu zuten; esan behar da, bikote gutxik parte hartu zutela txapelketan. Bestalde, iluntzean Kuluxka taldearekin dantzaldia egon zen. Han ere, jende gutxi egon zen. 

Atzo, domeka, meza izan zuten auzotarrek San Baleixo ermitan. Ondoren, dantza saioa izan zuten elkartearen aurrealdean Txikitxu Arrostaitz taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak