1935eko martxoaren 17an sortu zen Danok-Bat gastronomia elkartea; herriko elkarte beteranoena da eta baita Gipuzkoako zaharrenetarikoa ere. Garai hartako herriko hainbat enpresa-gizonek bultzatutako ekimena izan zen; tabernetan izaten zituzten istiluek bultzatuta eta lagun artean elkartzeko gune baten beharra ikusita. Egun 108 bazkide ditu. Inaxio Azkue elkarteko bazkideak kotatutakoak dituzue jarraian entzugai.