SUDCekoek emandako datuen arabera, haur danborradaren kasuan, 40 bat jantzi jasotzea falta zaie. Orain dela hiru urte egin zituzten danborradako traje berriak eta behin erabili eta gero, itzuli beharra dagoela gogoratzen dute SUDCekoek. Nagusien danborradari dagokionez, dozena bat traje jasotzeko dituzte oraindik.
Gogoratu bestalde hurrengo urtean 50. urteurrena beteko duela nagusien danborradak. Irailean hasiko dira gertatzen urrezko ezteien ospakizunak. Datorren ekainaren 23ko danborrada berezia izatea nahi dute antolatzaileek.
Haurren danborradari dagokionez, ohi bezala, San Juan aurreko zapatuan egingo dute. Aurtengoan 170 neska-mutiko inguruk hartu zuten parte.