Danborrada egin dute eskola-umeek

Usoa Agirre 2008ko ekainaren 18a

Arizmendi ikastolako Olarte guneko 100 bat umek danborrada egin dute goizean. San Juanak eta udako oporrak gertu direla-eta, pozik aritu dira Arrasateko kaleetan zehar danborra astintzen. Ekaina hasieratik jardun dute entseguak egiten eta gaur izan da ikasitakoa erakusteko eguna. Gurasoek gertutik jarraitu dituzte umeen danbor hotsak eta hor aritu dira argazkiak egin eta bideokamerekin grabatzen. Guraso horietako batek bidali digu argazki hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak