Danbolinaren tradizioa errekuperatuz eta disfrutatuz

Maider Arregi 2009ko aza. 8a, 11:02
Barikuan, hilaren 6an, 498 ume batu ziren danbolinaren inguruan, San Martin Agirre ikastetxeak urtero antolatzen duen Gaztainerre Eguna ospatzeko. Ikasleek ez ezik, guraso zein irakasleek ere gustura asko jan zituzten gaztaina erreak hotzari aurre eginez.


Dagoeneko 15 urte daramatza San Martin Agirre ikastetxeak Gaztainerre Eguna ospatzen. Begoña Otsoa-Aizpurua ikastetxeko zuzendariaren esanetan, "harrera bikaina izaten du bai ikasle eta baita gurasoen partetik urtero antolatzen dugun gaztaina festak". Hala, ikasleek, aste osoan zehar, euskal kultura tradizionala gertutik ezagutzeko aukera paregabea izaten dute. Antzerkiak, irratsaioak edota bestelako ekintzak egiten dituzte gaztaina eta baserri giroan murgilduta. Aste osoko lanaren ondoren, ilusioz eta motibazioz beteta, gogotsu hartzen dute gaztaina festa. "Ikasleen harremanak sustatzeko ere ekimen polita da. 4 urtekoak gaztainak erostera joaten dira irakaslearekin. Nagusienak, berriz, irratsaioa egiten dute ahozkotasuna lantzeko". Guztira, 90 kilo gaztaina erre eta, noski, jan zituzten barikuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak