D3Mri babesa emateko, kale agerraldia egin zuten

Iker Barandiaran 2009ko ots. 8a, 23:52
Herritar talde batek deituta, 400 bat debagoiendarrek manifestazioa egin zuten Arrasaten. Antolatzaileek zapatuan Bilbon egingo den kale agerraldira joateko deia egin zuten.

Eguraldi kaskarrari eta hotzari aurre eginez, Debagoieneko hainbat herritarrek kale agerraldia egin zuten zapatu arratsaldean, Demokrazia 3 Milioi hautes-plataformari babesa emateko.

18:00etan Seber Altuben batu eta 400 bat lagunek erdigunean zehar manifestazioa egin zuten D3M aurrera. Salbuespen egoerari stop leloa zeukan pankartaren atzean. Ertzaintzaren patruilak herriko hainbat puntutan kokatu ziren, baina ez zen inolako arazo ezta tirabirarik izan.

Bilbora joateko deia

Agerraldia bukatzean, deia egin zuten hilaren 14an Bilbon egingo den manifestazioan esku hartzeko; eta jakinarazi zuten epaitegietan D3Mren gainean hartutako erabakien arabera, mobilizazioak egingo dituztela.

Honako lerrook idazterako orduan (domeka iluntzean) oraindik kolokan zegoen DM3k eta Askatasunak EAEko legebiltzarrerako hauteskundeetan esku hartu ahal izango duten. Auzitegi Gorenak hartu behar zuen erabakia gauerdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak