Corazon de Encinak bukatu du XIX. Kultura Astea

Iker Barandiaran 2009ko mai. 11a, 01:54
Atzo, domeka, arratsaldean amaitu zuten Corazon de Encina elkartekoek XIX. Kultura Astea. Hala, ia San Andresko jaietatik abiatuta atzora arte ekitaldiak egin eta egin ibili dira. Asteburuan, jakina, egin dituzte ekitaldi sonatuenak, eta, gainera, izan dira berrikuntzak.

Berrikuntzetako bat Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldearen erakustaldia izan zen. Arrasateko hainbat gaztetxok euren abileziak erakutsi zituzten, eta jende asko izan zen horien ikuskizunaz gozatzen egubakoitzean. Hori bukatu ostean, flamenko ikuskizuna eta saiheski jana izan zituzten gauean.

Zapatuan, musika barra-barra

Zapatuan, berriz, brindisarekin hasi zuten eguna; eta arratsaldean hainbat musika taldek esku hartu zuten: Las Chambras, Nuestra Señora de Guadalupe eta Al Andalusko taldea. Horrez gain, play-back jaialdia eta dantzaldia ere izan zituzten.

Atzo, domeka, berriz, gazpatxo eta tortilla lehiaketak bertan behera utzi zituzten, beste hitzordu bat zeukatelako: Aita Menni ospitalera jo zuten beste kultura elkarte batzuekin batera produktuen dastatzea eta jaia egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak