Celestino Uriarte Bedia arrasatearra, Dragones batailoilaren bultzatzailea omendu zuten atzo arratsaldean Laubide plazan, Uriarte jaio zela 100 urte bete ziren egunean. Omenaldia Zutik alderdiak antolatu zuen. Omenaldian, Uriartez gain, gainontzeko Dragoiak batailoiko kideak ere gogoan izango zituzten. Julia Monjek, Zutik-en izenean, testu bat irakurri zuen, eta ondoren Juan Ramon Garaik bertsotan egin zuen.