Celestino Uriarte bedia, Dragoiak batailoiko bultzatzailea omenduko du gaur Zutik alderdiak Laubiden

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko mai. 14a, 13:42
Celestino Uriarte Bedia arrasatearra, Dragones batailoilaren bultzatzailea omenduko dute gaur Arrasaten, Uriarte jaio zela 100 urte bete diren egunean. Omenaldia Zutik alderdiak antolatu du eta arratsaldeko 6etan izango da Laubide plazan. Aipatutako omenaldian, Uriartez gain, gainontzeko Dragoiak batailoiko kideak ere gogoan izango dituzte.

Nor zen baina Celestino Uriarte? Hainbat historiagile eta gaian adituak direnek adierazitakoaren arabera, euskaldun komunista esanguratsu bat, hau da, besteak beste, Gipuzkoako gazte mugimendu sozialisten sortzaile eta bultzatzailetariko bat izan zen, 34ko Iraultzan, Arrasaten gidaria izan zena. Uriarteren lorpen edo egindakoei dagokionez honakoak egotzi izan dizkiote historialariek: Dragoiak batailoiko sortzailea eta buruzagia; edota Ebroko borrokan, brigada bateko buruzagia izan zen eta horregatik adorearen domina jaso zuen.

Uriarteren bizitzako pasarte batzuk gogoratzeko esan, 1947an Asturiasen gartzeleratu egin zutela eta heriotza zigorra jarri ziotela. 1950ean Martuteneko kartzelatik ihes egin zuen; handik Parisera joan zen lehenengo eta Poloniara gero. Garai hartan, Alderdi Komunistako batzordeko kidea zen, zuzendaritza taldearekin izandako desadostasunak eraginda, 1970ean, alderditik bota zutenera arte.

Laburbilduz, bada, Erresistentziako mugimendu komunistako ikurretako bat izan zen Celestino Uriarte, Juan Ramon Garai historialari eta idazleak 2006an argitaratu zuen “Celestino Uriarte. Klandestinitatea eta erresistentzia komunista” liburuan jaso zuen moduan.

Aurrez esan moduan, bada, gaur, Celestino Uriarte eta haren taldekide izan ziren gainontzeko Dragoiak batailoiko kideak omenduko ditu Zutik alderdiak, Laubiden arratsaldeko 6etan.

Ondoren, Zutik-ek beste hitzordu bat egin du gaurko, hau da, arratsaldeko 6.30etarako, krisiarekin lotutako hitzaldia izango da Kulturaten, arratsaldeko 6.30etan. Hizlaria CGT sindikatuko Iñaki Garai da eta Frantzian duten greba orokorrak zabaltzeko ereduen gainean jardungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak