Carmen Atxutegi Arrasateko zinegotzi sozialista, Kongresura

Ubane Madera 2009ko ira. 22a, 11:48
Carmen Atxutegi, Arrasateko zinegotzi sozialistak Espainiako Diputatuen Kongresuan jardungo du, Elvira Kortajarena ordezkari sozialistaren partetik. Dagoeneko Madrilen da, kredentzialak entregatzen.

EFE agentziak jakinarazitakoaren arabera, iazko hauteskunde orokorretako zerrendan hirugarren ordezko moduan aurkeztu zuten Carmen Atxutegi. Alderdi sozialistak hiru ordezkari atera zituen Kongresurako: Miguel Buen, Elvira Kortajarena eta Ernesto Gasco. Baina, hiruek beste postu batzuk okupatu dituzte denborarekin. Azkena Elvira Kortajarena izan da; Argentinan Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izateko izendatu berri dute. Bada, haren lekua hartuko du Madrilen Carmen Atxutegik.

Carmen Atxutegik 54 urte ditu, eta Arrasateko zinegotzi da azken udal hauteskundeen ostean. Horrez gainera, Gipuzkoako Diputazioan dihardu lanean, funtzionario moduan.

Zinegotzi izaten segituko du

Arrasateko alderdi sozialistak jakinarazitakoaren arabera, Carmen Atxutegi Madrilen da dagoeneko, kredentzialak entregatzen. Eta era berean, aditzera eman du Arrasateko zinegotzi izaten jarraituko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak