Lehen sarreraren ondoren, Eivi-ssako Brisa de Portmany taldeak 45 minutu inguruko saioa egingo du. Ondoren, Lore Gazteak taldekoak igoko dira oholtza gainera. Umeek txantxoak eta banakoa egingo dituzte eta gazteek sorgin-dantza eta sagar-dantza. Biek ala biek, Arrasateko txistulariekin.
Ondoren, Lore Gazteak taldeko nagusiek egingo dute emanaldia. Monteagudo izeneko dantza nafarra egingo dute Arrasateko gaitarien laguntzarekin.
Hilaren 24tik 26ra Lore Gazteak taldekoek eta Arrasateko txistulariek eta gaitariek Eivi-ssara egingo dute bidaia dantza emanaldia egiteko.