Bost lanpostu finko betetzeko deialdia egin du Udalak

Jon Berezibar 2008ko abenduaren 9a

Hain zuzen ere, funtzionario izaera duten lanpostuak dira. Lanpostuak honako hauek dira: obra teknikaria, ur eta mantentze teknikaria, igeltseroa, peoia eta peoi-elektrikaria. Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 6az geroztik eta zabalik izango da abenduaren 26ra bitartean. Eskabide orriarekin batera, lanpostu bakoitzean zein dokumentu aurkeztu behar den zehazten da. Eskabide orria zein informazio gehiago eskuratu gura izanez gero, lor daiteke Biztanleen Arreta Zerbitzuan, Udalaren webgunean: www.arrasate-mondragon.org edo Udalaren Enplegu Sailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak