Bost gizon eta lau emakume ibiliko dira gazte ekintzaileei zuzendutako auzolandegian

Leire Kortabarria 2007ko uzt. 16a, 13:00

Saiolan enpresak antolatutako auzolandegia gaur hasiko da, eta Elosun izango da, uztailaren 29ra bitartean.

Bihar, astelehena, hasiko da Saiolan Arrasateko enpresa eta berrikuntzarako zentroak antolatu duen auzolandegi berezi bat: enpresa bat sortu nahi duten gazteei zuzendutako auzolandegia, hain zuzen ere. Elosun bizi, lan egin eta ikasiko dute bederatzi gaztek eta lau begiralek.

Saiolango Argiñe Larreak dioskunez, ezuste handiena emakumezkoen kopurua izan da, ez zuten espero-eta hainbestek ematea izena; azkenean, bost gizonezko eta lau emakumezko batu dira, 23-35 urte bitartekoak. Larreak dioenez, "gehienek badakite, gutxi gorabehera zelako enpresa nahi duten; batzuk ideia zehatzekin datoz".

Saioak gaztelaniaz izango dira, baina euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak