Bost atxilotu Meatzerrekako enpresa baten lapurreta egiteagatik

Txomin Madina Milikua 2008ko abu. 11a, 19:36
Ertzaintzak jakinarazi duenez, itxita dagoen Civasa lantegi zaharra dagoen tokian gertatu zen lapurreta, gaur egun Irurok eraikuntza enpresak erabiltzen duen gunean. Eraikuntzako materiala lapurtzen saiatu ziren.

Atzo, igandea, arratsaldeko ordu batak baino zertxobait lehenago jaso zuten ertzainek lapurretan ari zirenaren abisua, lekuko batek petsona talde bat furgoneta bat kargatzen ikusi eta ertzainei deitu zienean.

Ertzainen patruila bat  bertara heldu zenean, 22 eta 52 urte bitarteko bost pertsona aurkitu zituen. Hauek identifikatu, enpresaren jabeari deitu eta lapurtutako materiala berea zela egiaztatzean, ustezko lapurreta delituagatik atxilotu eta ertzainen basera eraman zituzten bost pertsonak.

Begizko miaketaren ostean, agenteek hainbat elementu aurkitu zituzten, besteak beste, bi eusteko eskuaira, hamar eskora edo puntal, edukiontzi baten atea, sei estolderia-sareto eta zazpi segurtasun barandau, denak ere burdinazkoak.

Atxilotuak gaur, astelehena, ziren pasatzekoak Bergarako Goardiako Epaitegietatik.

Ez da lehen aldia

Lapurreta jasan duen Irurok eraikuntza enpresako arduradunekin harremanetan jarrita, esan digute dagoeneko itzuli dietela lapurtutako materiala, batez ere eraikuntzarako erabiltzen dena. Bigarren aldia da euren enpresan lapurretan egiteagatik norbait atxilotzen dutena, eta gaineratu dute, Civasa lantegia itxi zutenetik, inguru hartan gehitu egin direla halako gertakariak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak