Bospasei lagun lesionatuta etxafuegoen ondorioz

Goienkaria 2008ko maiatzaren 19a

Ezkontza bat ospatzen ari zirela, pertsona batek jaurtitako etxafuego batzuen erruz, bospasei lagun lesionatuta gertatu ziren zapatuan, gauerdian, Arrasaten. Elkano kalean gertatu zen ezbeharra, 23:45ak aldera hain zuzen ere, eta zaurien ondorioz bospasei lagun Arrasateko Ospitalera jo behar izan zuten. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, ezbeharra eragin zuen gizonezkoa identifikatuta daukate eta auzia Bergarako Epaitegiaren esku jarriko dute asteon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak