Antolatzaileen hitzetan, Euskal Herria jasaten ari den errepresioa eta hauteskundeetan euskal herritar talde bat errepresentazio barik dagoela salatzeko atera dira kalera. Hasi eta berehala, Seberren, hain justu, Ertzaintzak eten egin du manifestazioa eta buruan zihoazenak identifikatu ditu. Ertzaintzak, manifestazioa baimen barik egin delako isuna jarriko diela adierazi die, eta manifestazioan zehar ezer gertatuko balitz euren gain eroriko zela ere esan diete. Identifikazioen ostean, manifestazioak aurrera egin du “independentzia”, “indar errepresiboak hormara” edota “Euskal Herria ez dago salgai” bezalako oihuen artean. Manifestazioaren leloa, "Euskal Herria ez dago salgai" EAJ eta Alderdi Sozialistari zuzenduta zegoen antolatzaileek esandakoaren arabera. Manifestariek, independentzia zioten kamiseta gorriak ere ipini dituzte Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko. Arratsaldeko zazpietan, Gazte independentistek deituta hori ere, manifestazioa egingo da Seberretik irtenda.