Bonba abisu faltsua, Arrasaten

Ubane Madera 2008ko ira. 11a, 11:22
Atzo gauean, Obenerreka auzoan kaleak itxi egin zituen Ertzaintzak pare bat orduz, lehergailu bat izan zitekeenaren beldurrez. Barne Sailak emandako xehetasunen arabera, 22:00ak baino apurtxo bat lehenago ezezagun batek SOS Deiak-era deitu zuen ETAren izenean esanez Arrasaten lehergailu bat ipini zutela.

Halakoetan ohi denez, Ertzaintza, segurtasun protokoloa aktibatu, eta Arrasatera etorri zen, Obenerrekara, hain justu, Ertzaintzaren esanetan, han elementu susmagarri bat aurkitu zutelako.

Horren aurrean, inguruko kale guztiak itxi egin zituzten eta megafonia bitartez auzotarrei abisatu zieten ez ateratzeko ez leiho eta ezta balkoietara ere.

Beharrezko egiaztapenak egin ostean, ikusi zuten abisua faltsua zela eta gauerdi ingururako bueltatu zen normaltasuna Obenerreka auzora. Ertzaintzak esandakoaren arabera, askotan gertatzen dira halako abisu faltsuak.

Obenerrekako auzotar batek kontatutakoaren arabera, berriz, su itzalgailu bat azaldu zen auzoko kabina batean eta huraxe ikertzen ibili zen Ertzaintza. Atzo gauekoa susto handia izan zela ere gaineratu digu. Zorionez, hortxe geratu zen guztia, susto handi batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak