Bolinagak domekan jokatuko du Antiguoko finala

Xabier Urtzelai 2010ko mai. 28a, 13:16
Joan den astean debagoiendarren arteko finalerdian Arrasateko Ibai Bolinagak 22-21 irabazi zion Aitor Mendizabal antzuolarrari. Partidu ikaragarria izan zen, eta Mendizabal atzean utzita domekan azken pausoa eman nahi du Arrasatekoak, Antiguoko txapelketako finalean Amezketako Ropon mendean hartzea.

Joan den astean telebistaz grabatzeko moduko finalerdia jokatu zuten Aitor Mendizabalek eta Ibai Bolinagak. Telebistaz grabatu, eta grabatutakoa gorde, Arrasateko taldeko entrenatzaile Mauri Zubillagaren ustez: "Ikaragarria izan zen. Mendizabalek ikusgarri jokatu zuen, tanto ederrak eginaz. Bolinaga batera eta bestera ibili zen defentsa-lan galanta eginez, eta bere pilotakadek min egin zioten Antzuolakoari. Bolinaga 21-17 aurretik zela Mendizabalek partidua berdintzea lortu zuen, eta 21-21ekoan Bolinagak lurretik eraman zituen bi pilota. Azken kolpean, Mendizabalek txapara bota zuen, eta orduan erotu ziren ikusleak. Jende asko zegoen pilotalekuan, eta txalo artean agurtu zituzten biak, egindako ahalegina eskertuz".

Hala, Bolinagak domekan (11:00) jokatuko du txapelketako finala –22 urtez azpikoen kategorian lehena–, Amezketako Roponen kontra.

Amurrioko txapelketako finalean, alebinak

Bestalde, Ander Murua eta Markel Moron Amurrion izango dira gaur, egubakoitza, Amurrioko torneoko finala jokatzeko (19:00). Debarroko txapelketa barruan, berriz, Elkorobarrutiak eta Gonzalezek Aramaioko pilotarien kontra jokatuko dute asteburuan, eta Murgiondok eta Etxezarretak Bergarakoen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak