Inolako presio gabe atera ziren pilotariak kantxara; aurrean, iazko txapelduna zuten, Garralda. Baina, ezer gutxi egin ahal izan zuen Huarteko aurrelariak. Jaunarenak, aurrealdean, 13 tanto egin zituen eta Bolinagak, atzean, pilota bakarra galdu zuen. Horrenbestez, kadete mailako bikoteak finalerdiak jokatzeko txartela lortu du.