Bolinaga eta Jaunarena Diario Vasco sariko finalerdietarako sailkatu dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko aza. 4a, 14:15
DV txapelketako ezustea eman dute Bolinaga eta Jaunarena bikoteak Garralda eta Diezi 13-22 irabazita. Zapatuan Getarian jokatutako norgehiagokan lan bikaina egin zuten Arrasateko eta Leitzako pilotariek; hala, txapelketako bikote gazteena izan arren, kadete mailakoak dira biak ala biak, finalerdiak lortu dituzte.

Inolako presio gabe atera ziren pilotariak kantxara; aurrean, iazko txapelduna zuten, Garralda. Baina, ezer gutxi egin ahal izan zuen Huarteko aurrelariak. Jaunarenak, aurrealdean, 13 tanto egin zituen eta Bolinagak, atzean, pilota bakarra galdu zuen. Horrenbestez, kadete mailako bikoteak finalerdiak jokatzeko txartela lortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak