BOSU-Gap, aurtengo Aukearen eskaintzaren nobedade bat

Asier Alkorta 2010eko irailaren 7a

Aukea kirol erakundeak eta Arrasateko Udalak ikasturte berrirako kirol eskaintza aurkeztu dute. Musakola barruko igerilekuen lanak aurrera doaz, eta hemendik bi hilabetera hauek amaitu arte ez da ur eskaintzarik egongo baina, gainerakoan, gertu daukate eskaintza, aurten gainera, berritasun batekin: BOSU delakoa (plataforma bati lotutako gomazko bola batekin egiten diren fitness ariketak). Yoga, body pump, body combat, pilates... izena eman baino lehenago probatu gura duenak hilaren 14, 15 eta 16an izango du aukera.

Hortaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dute, pertsona bakoitzaren baitako prestakuntza egiteko pertsona bat egongo baita. Horretarako telefono zenbaki bat ere zabaldu dute. Ikasturte guztian zehar 16:00etatik 17:30era bitartean 672 27 55 78 telefonoa eskuragarri egongo da.

Gazteei zuzendutako eskaintza berriak ere egongo dira. Horien artean aero dance-a eta gazte-spining-a prestatu dituzte, musikaren bitartez kirola eta dantza egiteko.

Musakolako barruko igerilekuak, bien bitartean, lanean jarraitzen du. Ekainean hasi ziren lanean, eta lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da. Orain arte kirol zerbitzuari ez dio eragin kanpoko igerilekuak betetzen baitzuen gabezi hori. Bi hilabetez luzatuko dira lanak, eta kanpoko igerilekua asteburu honetan ixtea aurreikusten bazen ere, eguraldiak laguntzen duen heinean zabalik jarraituko du.

Horrek kirol eskaintzari eragingo dio zuzenean. Horregatik, ur kiroletan dabiltzan pertsonei bi eskaintza luzatu dizkie. Lanak behar bezala doazela jakinarazi dute, eta igerilekuarekin amaitu bezain laster jarriko dituzte ur kirolen eskaintza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak