Bizkaia etorbideko igogailua itxita egongo da hilaren 22ra arte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko abuztuaren 13a

Bizkaia etorbideko igogailua oinezko pasabidearekin bat egiteko obretan dabiltza. Hori dela-eta, igogailua itxita egongo da hilaren 22ra arte. Modu honetan, Bizkaia Etorbidea eta Larragain kalea, edo bestela esanda Malbinak, lotuta geratuko dira. Obegisa dabil lanok egiten 257.245,71 euroko aurrekontuarekin. 12 metro luzatuko dute, eta dorretxo bat egokituko dute igogailuaren goialdean.

Bizkaia etorbideko igogailua oinezko pasabidearekin bat egiteko obretan dabiltza. Hori dela-eta, igogailua itxita egongo da hilaren 22ra arte.

Apirilean hasi ziren lanekin

Apirilaren 19an hasi ziren obrak, eta Udalak lau hilabete eta hiru asteko epea eman dio Obegisa enpresa eraikitzaileari lanak amai ditzan. Obren zuzendaritza Telleria-Zueco enpresaren ardura da.

12 metro gehituko dituzte

Barruko konponketak egin eta solairu bat gehituko diote gaur egun dagoen igogailuari. 12 bat metroko altuera izango da gehituko diotena, igogailua oinezkoen pasabideraino irits dadin.

Bizkaia etorbidea eta Larragain lotuko dituzte

Modu honetan, Bizkaia etorbidea eta Larragain kalea, edo bestela esanda Malbinak, lotuta geratuko dira. Obegisa dabil lanok egiten 257.245,71 euroko aurrekontuarekin. 12 metro luzatuko dute, eta dorretxo bat egokituko dute igogailuaren goialdean. Dorretxoak diseinu ikusgarria izango du eta oinezkoendako pasabide bat ere eraikiko dute, igogailua eta auzoa lotuko dituena. Dorretxo horrek hiru eskailera tramu izango ditu eta igogailua.

Auzotarren kexak

Gorostiza auzoko bizilagunen kexen ondorioz erabaki du Udalak igogailua auzoko puntu altuenera igotzea. Orain arte, solairu bat beherago geratzen zen igogailua eta azken zatia oinez egin behar izaten zuten auzotarrek.

Iazko maiatzean zabaldu zuten Gorostizako igogailua, Arrasateko aurreneko igogailu publikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak