Ingeniaritza Teknikoko ikasketak bukatu ondoren, I+G teknikaria izan zen Ulma Packaging (1987-1988) eta Hamburg-eko (Alemania) Rofin-Sinar Laser GmbH enpresetan. Gero, Britainia Handiko Staffordshire-ko Unibertsitatera joan zen ikertzaile, eta bertan zegoela, Elektronikoa eta Komunikazio doktoretza egin zuen, 1993an.
MUko irakasle
1993a ezkero, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko elektronika-departamentuko irakaslea da. Unibertsitatean jorratutako ibilbide profesionalaren ardatzak bi izan dira: irakaskuntza, batetik, eta seinale eta komunikazioen teoriari lotutako teknologia-ikerkuntza eta -berrikuntzako proiektuetako partaidetza.
Azken 4 urteotan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Kontseilu Errektoreko eta Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreko kidea izan da. Era berean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (UNIQUAL) aditu-batzordeko kidea da.