Biteriko pergolapea itxita, arriskuarengatik

Ubane Madera 2010eko apirilaren 19a

Biteriko pergolaren hainbat xafla jausi egin dira asteburuan. Zorionez, ez dute inor harrapatu azpian, baina arriskua ikusita, Udalak erabaki du zintarekin ixtea pergolapea, harik eta "guztia seguru egon arte", udal ordezkariek esandako moduan.

Biteriko gasolineran xaflak behin baino gehiagotan jausi izan dira, pergolaren sabaiko hutsuneek erakusten duen moduan. Hori horrela, eta asteburuko erorketak ikusita, Udalak erabaki du pergola hori ipini zuen enpresari enkargatzea xaflak modu egonkorrean lotzeko modua zein den azter dezala eskatzea. "Behin betiko konponketa gura dugu, arazo mordoa eman dizkigu-eta", diote Obra Saileko iturriek.

Zintarekin itxita

Bien bitartean, pergolaren azpiko aldea itxi egin dute, udaltzaingoaren zintaren bitartez, "behin dena seguru egonda kenduko dugu zinta", zehaztu dute. Beraz, bien bitartean haren azpitik ezingo da pasatu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak