Biteriko lur azpiko parkingean 285 plaza dituzte kontzezioan emateko

Ubane Madera 2009ko urt. 12a, 16:46
Oraindik ere indarrean dago 1.500 euroko beherapena kontzezioko aparkaleku bat eskuratzeko, Biteriko lur azpiko aparkalekuan. Bestalde, txandakako aparkalekuen 2009ko tarifak KPItik gora igo dituzte; hala ere, dagokiena baino merkeagoak dira Biteriko prezioak.

%4ren bueltako igoera izango dute txandaka erabiltzen diren Biteriko aparkalekuen prezioek aurten. Kopurutan begiratuta, 2008an, ordubetez Biterin automobila aparkatzeagatik kobratzen zuten 1,1 euro. 2009an, berriz, kostako da 1,20 euro. "KPI baino apurtxo bat gehiago igo ditugu prezioak, baina kontuan hartu behar da hemengo Udalean onartutako prezioak baino gutxiago gabiltzala kobratzen, prezio horien %40 gutxiago", aditzera eman du Juan Grostiagak, parkingaren arduradunak.

Eibarkoaren erdia

Gorostiagak azpimarratu gura izan du, gainera, datozen urteotan bide beretik segitzeko asmoa dutela: "Prezioa bonifikatzen segituko dugu, jendearendako horren garestia izan ez dadin eta modu horretan, jendea fidelizatzen ahalegintzen jarraituko dugu". Horren gaineko adibide bat ere ipini du: "Gure enpresak, Bikanik, Eibarren beste aparkaleku bat ere kudeatzen du, eta han ordubeteko prezioa da 2,1 euro", Arrasatekoaren ia bikoitza, beraz. Edozelan ere, Bikani enpresako ordezkariak aditzera eman du gustura daudela txandakako aparkalekuek duten erabilerarekin.

285 plaza saldu guran

Hori bai, oso bestelako egoeran daude kontzesioan emateko dituzten aparkalekuak: guztira 445 plaza dituzte eta 285 dituzte saldu barik "Oraindik ere ez gaude ohituta kontzesioaren figura horrekin. Jendeak gura du aparkalekua erosi. Pentsatzen du kontzesioan hartzea dela dirua botatzea, eta ez da horrela", dio Gorostiagak. Kopuruak ipini ditu adibide moduan: "Azken batean, halako plaza batek balio ditu 15.000 euro; azken hilabeteotako beherapenarekin, 13.500 euro. Horrek esan gura du urtean ordaintzen dela 270 euro. Edo bestela esanda, hileko 22 euro kostatzen dela 50 urtean ondo zaindu eta babestutako aparkalekuan automobila uzteko eskubidea izateak. Gainera,  gura denean transmititu diezaioke erosleak beste norbaiti kontzesio hori".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak