Biteriko aparkalekuko tarifak merkatu egin dituzte

Usoa Agirre 2007ko urt. 19a, 11:04

Arrasateko Udalak onartu ditu 2007ko Biteriko aparkalekuak izango dituen prezioak, baina azaroan ireki zutenetik erabiltzaile kopurua uste baino txikiagoa izan denez, aparkalekua kudeatzen duen Bikani enpresak gehiegizko prezioa baino %30 merkeagoak diren tarifak jarri ditu.

Aurreikuspenak ez dituzte bete

Ireki zutenetik Biteriko aparkalekuak ez ditu arduradunen aurreikuspenak bete, izan ere, uste baino jende gutxiago hurbiltzen da bertara autoa uztera, okupazio maila erdia baino zertxobait gutxiago izan delarik orain artean. Honen aurrean, udalak jarritako gehienezko prezioa, 1,80 eurokoa, %30 jaistea erabaki du Bikanik, aparkalekuak kudeatzen dituen enpresak. Gauzak horrela, urtarrilaren 1etik, minutuka kobratzen dute: 5 zentimo hiru minutuko.


Bi motako aparkalekuak daude Biterin:

  • Txandaka aparkatzekoak, hau da une baterako erabiltzen direnak.
  • Pribatuak, kopuru bat ordaindu eta epe luzerako erabiltzaile batentzat bakarrik direnak.
Arduradunek esan digutenez, azken hauek, epe luzekoak, martxa onean hasi baziren ere, orain jaitsi egin da eskaria.


Hasera baten jendeak aparkalekuen prezioak ez zituela begi onez hartu jakinarazi digute Bikani enpresakoek, nahiz eta, adibidez, Eibarko tarifen berdinak izan. Hala ere, hasi dira pixkanaka auto gidariak ikuspuntu hori aldatzen.

Herritarrendako zerbitzua

Prezio jaitsiera honekin, herritarrak zerbitzua erabiltzera animatu nahi ditu Bikani enpresak, herri osorako zerbitzua dela esanez, inbertsio handia eskatu duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak