Biteri plaza hobetzeko plana, aztergai

Ubane Madera 2008ko api. 8a, 13:17
Biteri plazaren itxura eta erabilera zela hobetu aztertzen dabil Obra eta Zerbitzuen Saila azkenaldian. Horren adibide da atzo (astelehena) bertan landu zutela gai hori Obra eta Zerbitzu Sailak egin zuen asteroko batzarrean.

Patxi Arburuak, Obren Saileko arduradunak Arrasate Irratirari jakinarazitakoaren arabera, Udalaren etorkizuneko helburua da Biteri plazaren gainean azterketa orokor bat egitea, “ikusita herritarrak ez direla konforme geratu plaza horrekin”.

Bien bitartean, txukundu

Edozelan ere, horrekin batera, zinegotziak gaineratu du azterketa hori egin bitartean plaza hura apurtxo bat txukuntzen ahalegindu behar direla, bereziki, “maiatzean Pedro Biteri eta Aranaren urteurrena dela-eta, plazari itxura hobea eman gura” diote.

Zinegotziak azaldu du momentuz, asmoa dela Biteri plazako lorategiak apurtxo bat txukuntzea. Horrez gainera, umeen jolastokian dauden hutsune batzuk aprobetxatu eta inguru hartan aparailu berriak ere ipini gura dituzte. Edozelan ere, esandako moduan, hori guztia oraindik azterketa fasean dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak