Biteri plaza herritarren elkargune izatea eskatu dute

Txomin Madina Milikua 2009ko mai. 27a, 18:35

Biteri plazaren erabilera funtzionala areagotzeko asmoz, Arrasateko udalak esperientzia parte-hartzaile bat jarri du martxan. Asmoa da, Biteri plazari buruz herritarren iritziak jaso eta aztertzea. Horretarako, atzo bertan lehen bilera irekia egin zuten.

Herritarren parte-hartzea sustatzeko Gipuzkoako Foru aldundiak sustatutako proiektuaren barruan, Arrasateko udaletxean lehen esperientzia parte-hartzailea burutu zuten atzo, Biteri plazaren ingurukoa hain zuzen ere.

Bilera irekia izan zen, eta deialdiari erantzunez, adin guztietako jendea bildu zen osoko bilkuren aretoa. Siadeco enpresako teknikarien lana izan zen bilera dinamizatzeaz. Siadecoko teknikari den Jon Arrugaetak azaldu zuenez, eurek galdera bidez iritzi elkartrukea bultzatu gura izan dute, eta esperientzia parte-hartzaile hau baina, ez da atzoko bileran amaituko.

Izan ere, atzo jasotako informazioa maila kualitatiboan landuko du Siadecok, udalari aurkezteko, eta gero berriz ere bilduko da herritarrekin. Ondoren Udala izango da herritarrengandik jasotakoarekin zer egin erabakiko duena.

Asmoa da ekimen hau, aurreragoko beste egoera batzuetarako erabilgarri izatea.

Biteri: elkargune eta kultur ekintzetarako

Atzoko bilera irekian, Biteri plazaren inguruko hainbat iritzi jaso ziren. Hala, gehienek adierazi zuten ez daudela gustura Biteri plazak egun duen egoerarekin, eta hasiera baten planteatu ziren erabilerak ez direla gauzatzen. Gaineratu zuten, herritarren elkargunea izan beharko litzatekela, eta baita ekitaldi kulturaletarako lekua ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak