Gainera esan zuten miaketari uko egiteagatik, eta ehunka kilometro egin arren, asko eta asko senideak ikusi barik itzuli direla: "Dagoeneko, bisean biseko 160 bisita galdu ditugu. Euskal preso politikoak euren inguru sozial eta afektibotik aldenduz, komunikazioak moztuz eta psikologikoki kolpatuz, suntsitu gura dituzte".
Horren aurrean lanean jarraituko dutela esan zuten: "Euskal preso politiko bakar bat espetxean dagoen bitartean salaketa eta elkartasuna adieraziko diegu. Errepresio estrategia guztien gainetik presoen eskubideen aldeko aldarriak eta senideekiko babesak bizirik jarraituko du".
Manifestazio nazionala
Egoerarekin bukatzeko asmoz, urtarriletik aurrera, eragile politikoak, sozialak eta sindikalak herririk herri lanean hasiko direla esan zuten. Bide batez, urtarrilaren 2an Bilbon egingo duten manifestazio nazionalera joateko deialdia egin zuten. Autobusetako txartelak herri bakoitzeko ohiko lekuetan jarriko dituzte salgai.
Gabonetako ekintzak
Bestalde, Gabonetarako hainbat ekimen antolatu dituzten herri ezberdinetan. Besteak beste, bihar elkartasun denda zabalduko dute Arrasateko Arbolapetan; eta hilaren 24an, manifestazioa Sebero plazatik, eta elkartasun jaialdia gaztetxean. Oñatin eta Bergaran manifestazioak egingo dituzte, hilaren hilaren 31n eta urtarrilaren 25ean, hurrenez hurren. Gainera, hilaren 24an, Olentzerorekin kantuak irtengo dira herri askotan.