Birzikleta azokarako materiala batzen ari dira udal merkatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 15a, 16:24
Azoka zapatuan egingo dute Seber Altube plazan. Dagoeneko bigarren eskuko bizikleta, trizikloa eta kasko ugari batu dituzte.

"Ekarri leike bizikletarekin lotura duen edozer", adierazi du udal merkatuan materiala batzen dabilen Olatz Undagoitia. Bizikletak, trizikloak, kaskoak, kubiertak… denetarik batu dute dagoeneko. Zapatuan egingo dute birzikleta azokaren edizio berria, eta orduan ipiniko dute salgai herritarrek ekarritako materiala hori guztia. Norberak jartzen dio gainera prezioa saldu nahi duen artikuluari. "Aurreko urteetan jendea animatu da. Gehiena saltzen da eta saltzen ez dena bueltatu egiten dugu", azaldu du Undagoitiak.

Azoka Seber Altuben

Batutako bigarren eskuko materiala hau guztia Seber Altube plazan egongo da salgai zapatuan. 11:00etan zabalduko dute azoka. Lehenengo orduan batzen omen da jende gehien. Aukera onak egoten dira eta lehenengo iristen denak eramaten ditu.
Momentuz materiala batzeko garaia da. Ganbaran edo garajean saltzeko prest zaudeten bizikleta, patin, monopatin edo delakorik izanez gero, ez izan zalantzarik bigarren erabilpen bat eman ahal dio-eta besteren batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak