Biribilguneetako obrak bihar (egubakoitza) bukatuko dituzte

Ubane Madera 2010eko maiatzaren 6a

Eguraldi bortitza egiten dabilen arren, San Frantziskoko eta Maalako biribilguneetako obrak martxa onean doaz, eta aurreikusitako epean bukatu egingo dituztela jakinarazi digute Obra Sailetik, bihar, beraz. Hainbat herritarrengandik kexuak jaso dituzte, zaratengatik.

Aste osoan moduan, azken egun hauetan ere gauez egingo dute lan Maalako eta San Frantziskoko biribilguneetan, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxiago eragiteko. Hala ere, Obra Sailetik kontatu dutenez, hainbat kexu jaso izan dituzte, obrek eragiten dituzten zaratengatik.

Biribilgune estrategikoak

Bada, horren harira, Udaletik azpimarratu gura izan dute obra horiek egunez egiteak eragozpen ugari eragingo lituzketela, batez ere, zirkulazioan. “Herri barruko zirkulazioarendako estragegikoak diren bi biribilgune dira horiek”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak