Arrasateko taberna horrek 53 urtetan bizi izan dituenak eta gero, azken gaua ezin zen gutxiagorako izan. Udalan bazkaldu eta gero, Bionako langileek 18:00etan ireki zituzten ateak –gauen zehar lehenagoko langileak ere izan ziren barraren ostean–, eta taberna ireki bezain laster bete zen, goraino, gainera.
Los siete magnificos and friends taldeak gaur egungo batzuk –Never Surrender, Enboskada– eta lehenagokoak –RIPeko Jul eta Txerra– batu zituen taula gainean. Karaokea ere egin zuten, baina guztiek gura zuten abestu, Kaos-okea bilakatuz. Emozioz betetako jaia izan zen, Bionako azkena.