Eusko Jaurlaritzak deitu ditu gaur egindako elkarretaratzeak. Besteak beste, deialdiarekin bat egin dute, Eudel, EAEko Udalen Elkarteak, Gesto por la Paz eta Lokarri bakearen aldeko elkarteek.
Atentatuaren ondoren, hildako bat behintzat, badago: Carlos Alonso Palate. Atzo aurkitu zuten suhiltzaileek eta poliziek hondakinen artean, autoaren barruan. Diego Armando Estacio desagertuta dago eta haren bila dabiltza.