Bikoiztu egin da oinarrizko errenta jasotzen dutenen kopurua

Ubane Madera 2010ko urt. 13a, 13:08
Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik Arrasate Irratiari helarazitako datua hauxe da: azken urtean bikoiztu egin da oinarrizko errenta jasotzen duten herritarren kopurua. Oinarrizko errenta da bestelako baliabiderik ez duten herritarrei ematen zaien udal laguntza.

Iñigo Garitanok, Gizarte Zerbitzuetako udal teknikari-buruak esandakoaren arabera, hori adibide bat besterik ez da; izan ere, orokorrean asko hazi da Gizarte Zerbitzuen gastua. Beste adibide bat ere badugu: Arrasateko Udalak sartu gura du gizarte zerbitzuen gastu arruntaren zati bat finantzatzeko eskaera E Planaren aurtengo eskaeren artean. Hau da, Madrilgo Gobernuari eskatuko dio ordain dezala gastu horren zati bat.

Aurrekontua gertu

Horrez gainera, jakinarazi du, baita ere, dagoeneko prestatu dutela Gizarte Zerbitzuen Saileko aurtengo aurrekontua. “Azken hilabeteotako errealitatearen bilakaeraren arabera egokitu dugu”, aditzera eman du udal langileak. Aurkeztu ere aurkeztu dutela adierazi du, eta beraz, udal aurrekontu orokorraren esku dagoela orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak