Bikain hasi arren azkenean bost puntugatik galdu zuen MUk

Mirari Altube Arrese 2009ko abe. 13a, 20:11

Irabazteko gogoz joan ziren MUko jokalariak Bilbora, aurkari zuzena duen Mikeldiren etxera. Baina hasierako indarra baino gehiago izan zen galtzeko beldurra eta punturik eskuratu barik itzuli ziren (81-76).

Irabazteko gogoz joan ziren MUko jokalariak Bilbora, aurkari zuzena duen Mikeldiren etxera. Eta lehen hiru minututan dagoeneko 13 puntuko aldea zuten, etxekoek ez zutelako saskiratzerik lortu. Baina hutsartea eskatu zuen Mikeldiko entranatzaileak eta horren ostean indartuta atera ziren bilbotarrak. Hala ere, puntu bateko aldearekin bukatu zuten lehen laurdena MUkoek (19-20).

Bigarren zatia oso berdinduta hasi zuten, baina gero 3 eta 11ko partziala egin zuten defentsa lanei esker eta Arantzabal bikain ibili zelako. Hala, bigarren laurdena bukatzerakoan ere markagailua alde zuten arrasatearrek (35-40).

Saskiratze libreetan huts

Hirugarren laurdenean, baina, kontuak aldatu egin ziren. Etxekoek bat egin eta saskiratzeetan asmatzen hasi ziren. Hala, bukatzerako lau puntu goitik zeuden (61-57).

Azken laurdenean hiru minutu behar izan zituzten MUkoek lehen saskiratzea lortzeko. Horren ostean gogor borrokatu zuten eta azken partziala aldekoa izan arren (0-4) ez zen nahikoa izan irabazteko (81-76). MUko ordezkariek azaldu zuten partiduaren gakoa non egon zen: "17 saskiratze libre huts eginda oso zaila da irabaztea".

Zapatuan, Goierri Verkol

Zapatuan, hilak 19, Goierri Verkol hartuko du MUk etxean (19:00). Zaleen animuek berotuko dituzte jokalariak Iturripen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak