Bihotzekoak jota, gizonezko bat hil egin da Aretxabaletarako bidean

Ubane Madera 2010eko apirilaren 29a

Orain ordubete eskas Aretxabaletako gizonezko bat hil egin da autoa gidatzen zihoala. Fagor San Andres fabrikaren parean izan da gertaera. 15:00ak baino lehen jaso dute abisua Arrasateko Udaltzaingoan, baina konfirmatutakoaren arabera, gizonezkoa bertan hil da. Une honetan Arrasateko Udaltzaingoa eta ertzainak bertan dira, gorpua autoekin estaltzen epailea etorri arte. Epaileak heriotza egiaztatu eta berehala eraman egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak